Bigarren eskuko azoka egingo dute Mendaron, birziklatzearen eta berrerabilpenaren kultura sustatzeko

Barren.eus 2022ko urr. 20a, 08:43

Bigarren eskuko azoka antolatu dute Mendaron iganderako, urriaren 23rako. Aurrekoetan moduan, Goñati pilotalekuan izango da.

Herritar talde batek antolatu du bigarren eskuko azoka, Mendaroko Udalaren laguntzarekin, eta jakinarazi dute arropak, dekorazio elementuak, jostailuak, liburuak eta apaingarriak ere izango direla. Birziklatzearen eta berrerabilpenaren kultura sustatzeko antolatu dute azoka.

Azoka 10:00etatik 15:00etara egingo dute

2022 10 20 bigarren eskuko azoka mendaro 2021 maiatza BARREN