Izan ere, lagun askok eman dute botoa euren argazki gogokoenaren alde. Epaimahaia Txingudi Merkataritza Guneko kideek osatzen dute, eta, jasotako argazki guztien artetik, 50 argazki hautatzen dituzte. Hautatutako 50 argazkiok Txingudiko webgunean egon dira ikusgai, hainbat astean, eta merkataritza gune horretako bezeroek gustuko argazkiei botoak emateko aukera izan dute. Boto gehien, eta hortaz lehen saria, Cristian Martinez Perezek aurkeztutako argazkiak jaso du. 15.737 boto jaso zituen. Iaz ere Martinezek aurkeztutako argazki batek jaso zuen lehen saria, 7.000 boto jasota. Cristina Lopez Lobrigadosek lortu du bigarren saria (12.671 boto) eta Joserra Cabrera CIdek hirugarrengoa, 11.569 botorekin. Iaz bigarren saria lortu zuen Cabrerak, baina pozik da aurtengo hirugarren sariarekin, eta are gehiago jasotako boto kopuruarekin, ia bikoiztu egin duelako iaz jaso zuen boto kopurua, eta balorea eman dio argazkia horrenbeste laguni gustatu izanari. (ikus hiru argazki sarituak)
Lehiaketa honetan parte hartzeko, argazkiek Bidasoaldeko eta inguruko herrietako (Hondarribia, Irun, Hendaia, Bera, Lesaka, Oiartzun, Urruña eta abar) egoerak irudikatu behar dituzte: jendea, herriak, paisaiak, kirolak, kultura-tradizioak eta antzerakoak.
∞Lotura duten albisteak:
- Jose Ramon Cabrerak bigarren saria eskuratu du 'Bidasoako Begiradak' argazki lehiaketan (2021-12-01)
- Jose Ramon Cabreraren argazkiak irabazi du Ermuko Udalak antolatutako “2021eko oporrak” lehiaketa (2021-11-08)
- Jose Ramon Cabrerak irabazi du erotismoa eta lorategiak uztartzen zituen argazki lehiaketa, Allarizen (2019-01-08)