Zapata gorriak batzeko deialdia egin dute Elgoibarko Udalak eta Lila emakumeen etxeak. Ez dutela ezinbestea gorri kolorekoak izan behar zehaztu dute, gero horiek margotzeko aukera bagolako. Azaroaren 21era bitartean jasoko dituzte oinetakoak Aita Agirre kulturguneko sarreran.
Elina Chauvet artista mexikarrak abiatutako dinamikak haren ahizparen erailketa matxista salatu nahi izan zuen zapata gorrien bidez, eta harrezgero han eta hemen errepikatu zein moldatu dute indarkeria matxistaren biktimak ikusarazteko kale instalazio hori. Mendaron, esaterako, Mendaroko Tratu Onen Taldeak erabili zituen zapata gorriak indarkeria matxistaren biktimak gogoratzeko.