Zapata gorriak "Patriarkatu bortitzenaren biktimak" gogoratzeko

Barren.eus 2020ko aza. 25a, 15:16

Elina Chauvetek Mexikon 2009an hasitako zapata gorrien artelan kolektiboaren erreplika modukoa dago ikusgai, bart gauetik, Mendaroko Herriko Enparantzan. Mendaroko Tratu Onen Taldeak indarkeria matxistaren biktimak gogoratzeko egin du instalazioa herritarren laguntzarekin.

"Patriarkatu bortitzenaren biktimak gogoratu nahi ditugu gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, zenbaki hutsetan geldi ez daitezen. Egunean zehar zapaten ondoan mezuak uztera animatzen zaituztegu, argazkia atera eta gurekin partekatzea ere eskertuko genizueke, eskerrik asko komunitate honen parte izatearren", esan dute Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeko kideek. 

Bart gauean jarri zituzten herriko enparantzan herritarrek laga eta gorriz margotutako zapata pareak, indarkeria matxista ikusarazteko eta salatzeko. Zapata pareen ondoan, mezu bana idatzi dute, biktima izan diren emakumeen izenekin.
Ludotekako eta Gaztelekuko erabiltzaileek eginiko marrazkiekin erakusketa bat ere ipini dute Mendaroko udaletxeko sarreran.

2020 11 25 marrazkiak mendaro azaroak25

2020 11 25 zapata gorriak mendaro plazan tratuonenaldekotaldea

2020 11 25 zapata gorriak mendaro plazan tratuonenaldekotaldea v1

2020 11 25 zapatagorriak mendaro parea mezuagaz