Burutuko dituzten lanen artean daude kaleetako, auzoetako, poligonoetako eta landa-eremuetako espaloiak eta bideak mantentzeko eta hobetzeko lanak egitea, lorezaintzako, igeltserotzako, pinturako eta/edo arotzeriako oinarrizko lanen bidez. Era berean, hiri-altzariak, azpiegiturak eta abar hobetzeko anomaliei, kalteei edo iradokizunei buruzko datuak batuko dituzte.
Kontratuen iraupenari dagokionez, lanaldi osokoak eta 4 hilabete eta erdikoak izango dira. Lanpostu horietan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean egin dezakete.
Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:
- Igeltserotza-, elektrizitate-, pintura- edo arotzeria-lanetan lan-bideko ziurtagiriaren bidez egiaztatutako lan-esperientzia.
- Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Elgoibar, Mendaro, Soraluze, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea.