Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira: enpresaren abiarazteari eta funtzionamenduari loturikoak, enpresaren existentziaren (faktura) eta ordainketaren dokumentazio frogagarria dutenak eta ezarritako epean egiten direnak, hala nola: jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinen errentamendu-gastuak (alokairuak), jarduera ekonomikorako lokalak erosteko inbertsioa, aktibo finkoetako inbertsioak (makineria, instalazioak, tresneria, altzariak eta informazio-prozesuetarako ekipoak), obra-lizentziaren kostuak, jarduera-lizentzia edo proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.
Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da; 5.000 euro gehienez industria-sektoreko enpresentzat, eta 2.500 euro gainerako sektoreetako negozioentzat. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da (egun hori barne).
Dirulaguntza eskaerak elektronikoki egin beharko dira, Udalaren web orriaren bidez: www.elgoibar.eus.