Arturo Elosegik (Ekologian katedraduna eta EHUko irakaslea) emango duen hitzaldia 19:00etan hasiko da, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Euskal Herriko basogintza aspaldi krisian dago: prezioen gorabeherek, errelebo faltak eta landaketetan izandako izurriek, pinuaren gainbehera eta basogintzaren etorkizuna birplanteatzeko beharra ekarri dute. Azken urteotan gertatzen ari den aldaketa handiena eukaliptoen hedapena izan da. Argitaratutako ikerketa zientifikoek nabarmen laga dute zuhaizti horiek ingurumen-eragin kaltegarria dutela, bereziki biodibertsitatean. Gauzak horrela, basogintza-eredua bera dago mahai gainean. Gai horri helduko diote Baso Biziak taldekoek antolatu duten bigarren hitzaldian.
'Eta orain zer? Bestelako basogintza eredu baterantz' izenburuko hitzaldia azaroaren 22an (martitzena) izango da. Errez kooperatibakoak gonbidatu dituzte eta haiek emango dute hitzaldia. Euskal Herrian basogintzak, eta oro har ingurumenak bizi duen egoerari irtenbide ezberdin bat ematea du helburu Errez kooperatibak. Hitzaldia Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 19:00etan hasita.
Hitzaldiok antolatzeaz gainera, bazkideak batzeko kanpaina jarri berri du abian Elgoibarko Baso Biziak taldeak.
∞Lotura duten albisteak:
- Bazkide kanpaina hasiko du Elgoibarko Baso Biziak taldeak (2022-11-08)
- Hiru zabor edukiontzi bete zituzten Baso Biziak taldekoak antolatutako ibai garbiketan (2022-09-28)
- Elgoibarko Baso Biziak taldea sortu dute hainbat herritarrek, bertako basoa sustatzeko asmoz (2022-06-24)