Eguen eta barikuan pintxopotea egingo dute tabernetan, eta 1,5 euroan salduko dituzte pintxoa. Hilaren 26rako zirkobira antolatu dute lehenik, eta Aizu elkarteko tabernetan magia saioak egongo dira. Gauean, berriz, Kresala taldeak kontzertua emango du Maalan, 23:30etik aurrera. 80ko eta 90eko hamarkadetako musika talde ezagunen tributoa egiten du taldeak.
28 tabernak eta jatetxek osatzen dute Aizu ostalarien elkartea. Arduradunek aurreratu dutenez, urtean pare bat Asdte Gastronomiko antolatzea da euren asmoa, osagai edo gai nagusi baten inguruan. Estreinako honetan mikologoaren aldeko apostua egin dute.
Mikologiak indar handia izan du Elgoibarren, besteak beste, Karakate elkarteak jardunaldi mikologikoak antolatu izan dituelako azken urteetan eta perretxiko lehiaketak denboran atzerago. Horiek, baina galtzen joan dira.