Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta herriko gazteek elkarlanean antolatu zuten zapaturako egitaraua,'Gaztiok ere Bagaoz martxan' lelopean. 300 lagunetik gora batu ziren bazkaritarako, eta giro onean ospatu zuten eguna. Mauxitxa txarangak eta Fan & GO erromeria taldeak girotu zuten eguna euren musikaz. Udaletik zehaztu dutenez, Gazteen Emantzipazio Planaren prozesu parte hartzailearen bukaera borobildu nahi izan dute jai honekin; “lana, esfortzua bai, baina baita jai giroan gozatu ere”.
∞Lotura duten albisteak: