Hogei lasterketak osatu zuten Oinkariak Atletismo Klubak antolatu zuen Amurrioko IV. Krosa, eta Amurrioko Reforreko kirolgunean atondu zuten zirkuituan lehiatu ziren atxintxikariak. Master mailakoek 5.000 metroko ibilbidea osatu zuten eta Santurtzi atletismo taldeko Juan Alberto Carrascal izan zen azkarena (17:18.00). Mintxeta Atletismo Taldea ordezkatu zuen Igor Torres elgoibartarrak iaz baino minutu bat gutxiago behar izan zuen ibilbidea osatzeko, baina ez zen nahikoa izan iaz lortutako garaipena errepikatzeko. Halere, pozik da emaitzarekin eta maratoi eta maratoi erdietan ere lehiatzen den arren, krosa gero eta gogokoago duela dio. Amurrioko krosean bizi izandako giro polita ere nabarmendu du.
Argazki gehizago: aiaraldea.eus toki komunikabidean