Ehunka kirolarik eta ikuslek hartu zuten Refor kirol-gunea Oinkariak Atletismo taldeak antolaturiko kirol probaz gozatzeko, bi urteko etenaldiaren ostean. Burundiko Thierry Ndikumwenayo (31:47) eta Jone Zabaleta (31:06) donostiarra gailendu ziren maila nagusian, eta adin tarteetako kategoriatan, lehen postua eskuratu zuen Igor Torres elgoibartarrak, Master mailan, hain zuzen ere.