Erdiguneko kaleetan 52 lokal huts daude, eta horietatik, 26 lokalek hartu dute parte kanpaina honetan. Zortzi erakusleihok gazteleraz jarri dute iragarkia, bik elebitan eta beste guztiek euskaraz. Irudiez gain, jabeekin harremanetan jartzeko telefono eta bestelako bideak ere ageri dira karteletan. Udalaren helburua da erdiguneko lokalei bizia ematea.