Bazkideak ezohiko batzarrera deitu ditu C.D. Elgoibarrek

Barren.eus 2023ko urt. 9a, 16:27

Urtarrilaren 12an, eguena, ezohiko batzarra egingo dute Club Deportivo Elgoibar kirol taldeko bazkideek, eta gai bakarra izango dute eztabaidagai, egungo zuzendaritzaren agintaldiaren amaiera.

Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da batzarra, 19:00etan hasita.

Club Deportivo Elgoibar kirol taldeko zuzendaritzak gehienez ere urte bukaerara arte jarraituko zuela bere jardunean jakinarazi zien bazkideei, joan den apirilean egin zuten ezohiko batzarrean, eta une hori ailegatu dela berretsi dute. Horregatik, kirol taldea zer egoeratan lagatzen duten jakinarazi nahi diete bazkideei ostegun honetan egingo duten batzarrean.

∞Lotura duten albisteak: