Ane Bastida, 12 urtez azpiko Euskadiko futbol selekzioaren deialdian

Barren.eus 2023ko urt. 20a, 11:51

Club Deportibo Elgoibar futbol taldeko jokalari Ane Bastida Diezek 12 urtez azpikoen Euskadiko selekzioaren deia jaso du.

Duela gutxi Estanis Mugerzarekin gertatu zen moduan, C.D. Elgoibarreko beste jokalari batek ere jaso du Euskal Selekzioaren deia, kasu honetan alebin nesken taldean diharduen Ane Bastida Diezek. Kirol taldeko arduradunek esan dute klubarentzat "ohore bat" dela Euskal selekzioan jokalari bat izatea. "Zorionak eta gozatu aukera Ane!", opa diote jokalari gazteari.

Gizonezkoen eta emakumezkoen 12 urtez azpiko Euskadiko futbol selekzioek lurraldeka egin dituzte azken deialdiak. Emakumezkoei dagokionez, Gipuzkoako jokalariekin Alegiako Elorri futbol zelaian egingo dute entrenamendu saioa, urtarrilaren 23an, eta saio horretan parte hartzeko deitu dituzte hainbat taldetako 24 jokalari. Horietako bat da Ane Bastida elgoibartarra. 

 • Lau jokalari Realaren teknifikazio saioetan
C.D. Elgoibarreko lau jokalari gaztetxori teknifikazio saioetan parte hartzeko deia egin die Realak. Jokalari horiek Irati Arzamendi, Ane Agirre, Markel Kapanaga eta Asier Diez dira.

2023 01 20 euskal selekzioa futbola 12 azpi deialdia

2023 01 20 cd elgoibar alebin nesk zubietan

2023 01 20 cd elg jokalariak reala teknifikazioa