Espainiako autonomia erkidegoetako selekzioen arteko txapelketak prestatzen hasiko dira asteon 14 eta 16 urtez azpikoen Euskadiko selekzioak. Euskadiko Futbol Federakundeak bi taldeok osatuko dituzten jokalarien berri eman du, eta Estanis Mugerza elgoibartarra da hautatuetako bat, 14 urtez azpikoen Euskadiko selekzioarekin aritzeko, hain justu ere. Eguazten honetan, urriaren 12an, egingo dute lehen entrenamendu saioa, Urdulizeko Iparraldeko futbol zelaian.
Club Deportibo Elgoibarreko arduradunek esan dute klubarentzat "ohore bat" dela Euskal selekzioan jokalari bat izatea. "Zorionak eta gozatu aukera hau, Estanis!".