2021ean jarri zituzten plaka fotovoltaikoak Mendaroko eskolako sabaian. Guztira, 96 plaka ezarri zituzten eta 48.090,30 euroko inbertsioa egin zuen Udalak. Orain jakinarazi dute ia 30.000 Kwh eta 3.400 euro aurreztu zirela iaz, plakei esker.
2019an, COVID-19a iritsi aurreko urte naturalean 51.027 kWh-koa izan zen energia kontsumoa, eta iaz, 22.164koa, Udalak zabaldutako datuen arabera. Lehen aldia da Mendaron horrelako instalazio mota bat ezartzen dela gune publiko batean eta bide horretatik jarraitzeko asmoa agertu du Iñaki Arregi alkateak, Mendaor herri berdeagoa, ekologikoagoa, ingurumenarekiko zaintzan arduratsuagoa eta jasangarriagoa izan dadin".
∞Lotura duten albisteak: