Plakak Ekilor enpresak instalatuko ditu, eta uda sasoia baliatuko du horretarako. Eguzki-plakek eskaintzen duten teknologiari esker, plakek sortzen duten energia-korrontea korronte alterno bihurtuko da, eta zuzenean kontsumitu edo sare energetikoan sartu ahal izango da; horrela, urtean 3.400 euro aurreztuko dira energia-kontsumoan. Ikastolako energia beharrei erantzun ahal izango zaio modu honetan eta sortzen den energia soberakinarekin 500 metroko erradioan dauden udal eraikinak ere hornitu ahal izango dira.
Ikastolako teilatuan ipiniko duten instalazio horrek emango dituen datuak aztertuko dituela azaldu dute Udaletik, era horretako instalazioak udalerriko beste eraikin batzuetara zabaltzeko aukera aztertzeko. "Mendaron horrelako instalazio bat egiten den lehen aldia da, eta helburua energia berriztagarrien bidean aurrera egitea da, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko eta Mendaro berdeagoa, ekologikoagoa, iraunkorragoa eta ingurumena errespetatzen duena izan dadin", esan du IƱaki Arregi alkateak.