Otsailaren 4rako arbolak landatzera deitu du Baso Biziak elkarteak

Barren.eus 2023ko urt. 30a, 20:04

Lurjabe bik Lurgaia Fundazioari lagatako bosna hektareako bi sailetan, Muskirutzu inguruan, arbolak landatzera deitu du Elgoibarko Baso Biziak elkarteak otsailaren 4rako.

Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira egun horretan, 9:00etan, eta handik autoak jendez bete eta landaketa lekuraino abiatuko dira. Izena emateko: info@lurgaia.org. Arropa eta oinetako erosoak eramateko eskatu diete deialdira batuko direnei. Gainerako guztia, erremintak eta lanerako eskularruak, Lurgaia Fundaziokoek jarriko dituzte. Landaketa amaitu ondoren, hamarretakoa egingo dute.

"Berriki Muskiritzuko magalean dauden lursail batzuen lagapen akordio batzuk sinatu ditugu Lurgaia, jabeen eta gure artean. Berri oso ona da guretzat, gure helburuak lortzeko bidean hasiera paregabea izan delako. Esan beharra daukagu gainera, Karakateko Landa Parkea onartu berri duela Udalak, eta lursail hauek eremu horren barruan kokatzen direla", azaldu dute Elgoibarko Karakate Bizirik taldekoek.

‚ąěLotura duten albisteask: