Sanloko jokalari ohi Imanol Gartziandiak brontzezko domina irabazi du Espainiarekin Munduko Txapelketan

Barren.eus 2023ko urt. 31a, 16:48

Munduko eskubaloi txapelketa jokatu dute azken asteetan Polonian eta Suedian. Frantziak eta Danimarkak jokatu zuten finala domekan, Stockholmen, eta eskandinabiarrek lortu zuten titulua, hurugarrena jarraian, frantziarrei 29-34 irabazita.

Espainiak irabazi zuen brontzea, Suediari hirugarren posturako partida irabazita (39-36). Espainiako taldearekin aritu da txapelketan Sanloko jokalari ohi Imanol Gartziandia Alustiza (Urretxu, 1995), eta zoriondu egin dute Sanlokoek lortutako hirugarren postuagatik, harro egotekoa baita Sanloko jokalari izandako jokalaria horren gora heldu dela ikustea. Urolan lehen pausoak eman ostean, Gartziandiak bi denboraldi egin zituen Sanloko Alcorta F.G. taldean, 2013tik 2015era bitartean. Lehen Nazional Mailan lehiatu zen Juanma Lopez entrenatzailea zela. Elgoibartik Asobal Ligara egin zuen jauzia, Naturhouse La Riojak fitxatu zuenean. Frantziako PAUC Handball taldean jokatu zuen gero, eta egun Hungariako Pick Szeged taldean jokatzen du ezkerreko hegaleko postuan jokatzen duen 2,01 metroko jokalariak.

2023 01 29 imanol gartziandia brontzea mundialean eskubaloia b1