“Itsasoa zainduz, etorkizuna babestu” izan da aurtengo lehiaketako gaia eta parte-hartze izugarria eduki du lehiaketak, 730 lan aurkeztu baitituzte herriko eskola umeek (iaz 504 orri-markagailu aurkeztu zituzten). Hortaz, galtzak bete lan izan dute epaimahaikideek saridunak aukeratzeko. Epaimahaia osatu duten Paula Heras eta Gemma Monreal gaur goizean aritu dira irabazleak aukeratzen.
Bi mailatan banatzen dute lehiaketa. Lehenengoan, Lehen Hezkuntzako 5. mailara atekoetan, Abeeha Naveedek aurkeztutako orri-markagailuak jaso du lehen saria, eta bigarrengoan; LH6tik aurrera, Alaitz Pascualen lana saritu dute. Bi sarituek tablet bat jaso dute saritzat.
Gainera, saritutako lanak Gotzon Garate Udal Liburutegiak 2023rako argitaratuko duen orri-markagailuan agertuko dira. Hona bi lan irabazleak: