Elgoibarren 675. urteurrena gaitzat hartuta egin dituzte orri markagailuak 504 lagunek. Gemma Monreal margolaria eta Egur tailerreko Usue Egiak osatutako epaimahaiak maila bakoitzeko irabazle bana aukeratu ditu: Ariane Garcia Rolo eta Lur Bengoetxea Maiora. Epaimahaikideek elgoibartarrek erakutsitako "imajinazioa eta artea" azpimarratu dute.
Maila bakoitzekoirabazleak tablet bana jaso du Ane Beitia alkatearen eskutik eta irudiakĀ liburutegiak argitaratu dituen markagailuetan ageri dira. Liburutegitik ere irabazleak zoriontzeaz gain, lehiaketa parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete.