Otsailaren 21erako antolatu dute ‘Google Business'tresnari buruzko ikastaroa. Elgoibarko Aita Agirre Kulturgunean izango da, 15:00etatik 16:30era. Itziar Martinez Ceberio donostiarrak emango du ikastaroa, marketin digitalean, sare sozialetan eta sormenean espezializatutako aholkularia da bera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ikastaroaren helburua da profesionalei laguntzea beren enpresa-profila sortzen eta pertsonalizatzen Google bilatzailean, eta tresna horrek dituen hainbat funtzio azaltzea eta erabiltzen erakustea, "euren negozioaren presentzia hobetzeko tokiko bilaketetan".
Udaletik eta Debegesatik nabarmendu dutenez, Interneten egotea "funtsezkoa" da edozein negoziorentzat. "Lehiarako abantaila izateko modu bat Google My Business erabiltzea da, negozioei buruzko informazioa emateaz gain, bezeroekin interakzioa sortzeko gai den zerbitzua. Tresna horren bidez, enpresei online ikusgarritasuna handitzen laguntzen diegu, eta kontsumitzaileei, berriz, eremu geografiko jakin batean bilatzen dituzten produktuak eta zerbitzuak aurkitzen”.
- Izena emateko bete datuak honako esteka honen bidez: https://labur.eus/3dN98 Edozein zalantza argitzeko ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzi edo 943 820 110 telefono zenbakira deitu daiteke.
Honako edukiak edukiko ditu ikastaroak:
- Zer da eta nola funtzionatzen du Google-en enpresa profilak
- Nola sortu eta kudeatu fitxa bat Gogle Business tresnan
- Nola pertsonalizatu enpresa, bezeroak erakartzeko
- Produktuak eta zerbitzuak nola aurkeztu
- Bezeroekin hartu-emana: mezuak, erantzunak eta beste zenbait funtzio
- Iruzkinak: gomendioen indarra Google-en
- Argitalpenak: zure negozio/markaren berrikuntzen berri eman
- Estatistika: ikusi nola bilatzen zaituzten zure bezeroek sarean
- Aholkuak eta informazio baliagarria