Iaz garbantzu pedrosillanoa biltzea egokitu zitzaion Elgoibarri, eta bi mila kilotik gora batu zen. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta martxoaren 20tik 24ra egingo dute. Atzo egin zuten Debabarreneko Zaporeak erronkaren aurkezpena Eibarren, Untzagako jubilatu etxean (goiko argazkian). Janaria bidaltzeko gastuei aurre egiteko, bestalde, errifak ipiniko dituzte salgai eta, oraingoan, afaria eta Eibarko Artisten Elkarteko kideek doan eman duten artelan bat eramango ditu irabazleak.
Bestalde, Zaporeak elkarteari laguntzeko bazkideak behar dituzte eta, asmo horrekin, kanpaina abiatu dute. Bakoitzak nahi edo ahal duen kopuruarekin lagundu dezakeela nabarmendu dute antolatzaileek, eta ekarpen guztiak ongietorriak izango direla esan dute. Bazkide egiteko bi aukera daude: banku transferentzia bitartez, aldizkako transferentzia egiteko agindua emanda (ES14 2095 5092 00 9115250322 edo ES71 3035 0103 88 1030035880) edo, bestela, www.zaporeak.eus webgunearen bitartez.
∞Lotura duten albisteak:
- 2.000 kilotik gora garbantzu bildu dituzte Elgoibarren Lesboseko errefuxiatuen kanpalekura bidaltzeko, Zaporeak elkarteak eskatuta (2023-04-21)
- Martxan da Lesbosen dauden errefuxiatuentzako janari bilketa (2021-04-12)
- Pedrosillano garbantzua batuko dute datorren astean, Lesboseko errefuxiatuentzat (2021-04-09)