Bertako 550 zuhaitz landatu dituzte hainbat boluntariok Muskiritzu ingurun

Barren.eus 2023ko ots. 27a, 15:29

Elgoibarko Baso Biziak elkarteak 1250 zuhaitz-zuhaiska landatu ditu otsailean Muskiritzuko hegalean dauden lurretan; bi landaketa saiotan, azkena joan den zapatuan.

Joan den otsailaren 4an egin zuten lehen landaketa saioa, eta bertako espezietako 700 zuhaitz landara sartu zituzten lurrean lan horretarako batutako boluntarioek. Joan den zapatuan, otsailaren 25ean, egin zuten bigarren landaketa saioan beste 550 landare landatu zituzten. Guztira 45 boluntario batu ziren egin zuten deialdira, eta Elgoibarko Baso Biziak taldetik jakitera eman dutenez, Eibar-Arrasate Gurutze Gorriko Errefuxiatu Programako hainbat kideren laguntza ere izan zuten oraingoan. "Eskerrak eman nahi dizkiegu Lurgaia fundazioari, zuhaitzak landatzen aritu ziren guztiei, Eibar Arrasate errefuxiatu programako kideei, materiala traktorean igo zuen lagunari, Soraluzekko Baso Biziak elkarteari, landaketetarako erremintak lagatzeagatik, hamaiketakoa prestatu zigutenei eta Sallobente elkartekoei", esan dute.

 • 45 haritz landara
Era berean, Mater Museoak antolatutako beste zuhaitz landaketa bat ere egin zuten Elgoibarren, joan den otsailaren 9an (ikus hemen). 45 haritz kandudun landatu zituzten Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean egin zuten landaketa saioan. "Alde batetik, euskal basoak bertako espezieekin birlandatzeko, bestetik ingurumenaren kontserbazioan inplikatutako komunitatea eratzeko eta azkenik, Mater-ek isuritako karbonoa konpentsatzeko. 45 zuhaitzok 40 urteetan 15 tona CO2 xurgatzeko gai izango dira. Espero dezagun zuhaitz hauek altxor ekologiko bihurtzea eta ehundaka urtez baso ekosistema orekatua mantentzen lagundu dezaten", adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.

2023 02 25 zuhaitz landaketa 2 baso biziak elgoibar talde arg

zuhaitz landakrta 2 baso biziak elgoibar elurragaz

2023 02 25 zuhaitz landakrta 2 baso biziak elgoibar 1

2023 02 25 zuhaitz landaketa 2 baso biziak elgoibar eskuekin

2023 02 25 zuhaitz landaketa 2 baso biziak elgoibar 2

2023 02 25 zuhaitz landaketa 2 baso biziak elgoibar 4

2023 02 25 zuhaitz landaketa 2 baso biziak elgoibar 5

2023 02 25 zuhaitz landakrta 2 baso biziak elgoibar 2

zuhaitz landakrta 2 baso biziak elgoibar bazkaria

 

∞Lotura duten albisteak: