Joan den otsailaren 4an egin zuten zuhaitz landaketaren jarraipena izango da otsailaren 25ean egingo dutena. Hura moduan, hau ere Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean antolatu du Elgoibarko Baso Biziak Elkarteak. Orduan 700 zuhaitz landatu zituzten Muskiritzuko hegalean dauden lurretan, eta 500 landatzeko asmoa dute orain, ingurune horretan baita ere. Landaketan parte hartzera dei egin diete herritarrei. "Boluntaroen laguntza behar dugu lur horietan baso autoktonoa berreskurau ahal izateko", esan dute.
Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira egun horretan, 9:00etan. Han, joaten diren lagun kopuruaren arabera autoak antolatu, eta landaketa lekura joango dira. Lanak amaitzean, hamarretako emango diete boluntarioei. Arropa eta oinetako erosoak eramateko eskatu diete deialdira batuko direnei, "mendiko edo gomazko botak eta arropa erosoa eta euritarako arropa, badaezpada ere", zehaztu dute. Gainerako guztia, erremintak eta lanerako eskularruak, Lurgaia Fundaziokoek jarriko dituzte. Bazkaordurako lanak amaituta egotea aurreikusten dute.
Izena emateko mezu bat idatzi behar da honako helbide elektronikora: info@lurgaia.org
∞Lotura duten albisteak: