Eneko Ortega podiumera igo da denboraldiko estreinako lasterketan

Barren.eus 2023ko ots. 28a, 11:56

Junior mailako txirrindulariek denboraldiko lehen proba jokatu zuten domekan: San Veremundo Zirkuitua lasterketa, Villatuertan.

Lizarratik lau kilometrora dagoen Villatuerta herrian hasi eta bukatu zuten 71 kilometroko lasterketa. Oteiza, Larraga eta Mañeru gainetatik igaro ostean, aldapa piko baten bukaeran zuten zain txirrindulariek helmugako marra. Eguneko bost txirindulari indartsuenak iritsi ziren lasterketa irabazteko aukerekin azken aldapara, eta Gari Ugarte txirrindulari legazpiarra izan zen guztietan azkarrena. Bellota Goierri taldeko txirrindulariak ordu bat 43 minutu eta 20 segundoan osatu zuen ibilbidea. Martin Earlyren goiko argazkian ikus daitekeen moduan, irabazlearengandik metro gutxitara sartu ziren helmugan lau jarraitzaileak: Unax Olano (Oriako), Eneko Ortega (Besa Laboral Kutxa) eta Unai Ramos (Vizcay). Guztira 76 txirrindularik bukatu zuten proba. (Probaren laburpen-bideoa txirrindulariak.com atarian

Aurreko denboraldian maila aparta erakutsi zuen Eneko Ortegak, bizikletan hasi zenetik bere denboraldi onena izan zela aitortu zion BARREN-i, eta ildo beretik hasi du junior mailan arituko den bigarren denboraldia ere, lehen lasterketan hirugarren postu bat eskuratuta.

∞Lotura duten albisteak: