Kinto bakoitzak bere bazkaria antolatu beharko du, eta iluntzean jai giroko ekitaldiren bat antolatuko dute Maalan, Udalaren laguntzarekin. Egun hori antolatzeko koordinazio taldea sortu nahi dute, kinto bakoitzeko ordezkariekin. Talde horretan sartzeko interesa dutenek kintadenegunaelgoibar@gmail.com helbidera idatzi behar dute.
2018an egin zuten estreinakoz kinto ospakizunen estreinako eguna, eta 23 taldek parte hartu zuten, mila lagun inguruk. Horietako askok Kalegoen plazan atera zuten talde argazkia da goikoa. Gero, bigarren eta azken ekitaldia egin zuten 2019an.