Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol zuzendariak BARRENi baieztatu dio Aldundiak diru-poltsa bat jarri duela Eusko Jaurlaritzak auzi hau bideratu bitartean motorzaleei lasterketetan gerta dakizkiekenak estaltzeko. Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoko Arritxu Iribarrek, bestalde, aurreratu zigun bertan behera utzia zuten Asteasuko Aiztondo Klasika -Espainiako Koparako proba puntuagarria eta egutegiaren arabera domekan jokatzekoa zena- antolatzeko ahaleginetan ari zirela antolatzaileak, erlojuaren kontra. Herrizaingo Sailak agindua zizkien ertzainak eta motorzale boluntarioak ere lotuak zituzten, baina hori lotzea baino gehiago da lasterketa bat antolatzea, are gehiago Espainiako Kopako proba denean eta ez zirudien erraza.
Ez zen giro Gipuzkoako oinarrizko txirrindularitzan, baina badirudi momentuan argia egin dela. BARREN aldizkariko aste honetako alean argitaratutako erreportajean irakur dezakezue gai honen inguruko erreportajea. Agintari eta federazioko arduradunen adierazpenez gainera, Imanol Alvarez, Beñat Fernandez eta Peio Goikoetxea txirrindularien iritziak jaso ditugu erreportajean, eta baita Alex Aranberriri, Elgoibarko Lagun Taldeako eta Mendaroko Txirrindulari Elkarteko kideari eginiko elkarrizketa ere. Eta baita lasterketetan ibiltzen den motorzale Alex Segaderen berbak ere.
- Hemen: BARREN 1278. zenbakia -PDF-
∞Lotura duten albisteak:
- Oinarrizko txirrindularitzarik gabe elitekorik ere ez dagoela ohartarazi dute Eibarren (2023-03-06)
- Eibarko protesta ekitaldira batu dira Elgoibarko Lagun Taldea eta Mendaroko Txirrindulari Elkartea (2023-03-03)
- Motor-zaleen greba dela-eta Mendaroko Txirrindulari Elkarteak bertan behera laga du kadeteen lasterketa (2023-03-01)