Urajai elkartekoek txosna zabalduko dute 11:00etan, Kalebarren plazan, eta Eusko Label Kalitatezko txahal sahiets eta txorixo pintxoak salduko dituzte, Elgoibarko baserrietan ekoizturiko barazkiekin batera. 11:30etik aurrera, umeentzako erronka jolasa eta gatzatu tailerra izango dira umeentzat, Atxutxiamaikak gidatuta. Eguerditik aurrera, ganadu erakusketa egingo dute, Kalebarren plazan.