Jon Sarasuak hasi zuen, aurreko astean, euskalduntasunean sakontzeko eta elgoibartarrak norbanako eta komunitate moduan ahalduntzeko Zergatik eta zertarako? ekimena, eta eguen honetan, martxoaren 30ean, Ibai Iztueta Azurmendik emango du bigarren eta azken hitzaldia. Iztueta giza eta gizarte zientzietan doktorea eta Cultura vasca vs. Euskal kultura liburuaren egilea da. Irakasle dabil IRALEn.
Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izanfo da solasaldia, 19:00etan. Elgoibarko Izarrak antolatu du ekimena, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.