Morkaikok boluntarioak behar ditu Morkaikoren Eguna antolatzeko

Barren.eus 2023ko mar. 31a, 07:40

Maiatzaren 13an izango da Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna batzen dituen 2023ko Morkaikoren Eguna, eta horiek antolatzeko boluntarioak behar ditu Morkaiko mendi taldeak.

 Mendizaleei egun horretan ematen dieten bazkaria emateko jende nahikorik ez dagoela-eta, bazkaria bertan behera lagatzea erabaki du Morkaikok. Alabaina, ohartarazi dute, beste hainbat zereginetarako ere boluntarioak behar dituztela, "dena ongi irtengo bada". Ondorengoak dira zerrendatu dituzten lanak:

  • Ibilbidearen markaketa (maiatzak 8tik 12ra). Bost zonaldetan zatitzen dute ibilbidea.
  • Erosketak jaso eta gordetzeko. Bezperan egin beharreko lana da, maiatzaren 12an.
  • Anoa postuetan egoteko lau lagun. Egunean bertan.
  • Itzulitxoko zintak jasotzeko boluntarioak. Egunean bertan, 8:00etik 13:30era.
  • Metalako bidegurutzea zaindu, egunean bertan, 12:00etik 13:30era
  • Itzulian eskoba lanak egin eta zintak batzeko boluntarioak.
  • Ibilbideko anoa guneetan laguntzeko boluntarioak, 6:00etatik 15:00etara bitartean.
  • Plaza Handian egongo den azken anoa postuan laguntzeko, 11:30etik 17:00etara.

Egiteko horietako bakoitzerako beharko lituzketen boluntario kopurua ere zehaztu dute, eta deialdia egin dute, boluntarioak inguratzeko. Laguntzeko prest daudenei eguaztenetan Morkaikok Errosario kalean duen bulegora gerturatzeko eskatu diete, 19:00etatik 20:15ak bitartean, edo bestela mezua idazteko ondorengo posta elektronikora: morkaiko@morkaiko.eus. Morkaikokoak eurek jarriko dira gero izena eman dutenekin harremanetan.

 • Finalista Eguneko mendien zerrendak
Morkaikoren Egunaren barruan egiten du Morkaikok Finalosta Eguneko domina banaketa ere. Gogora ekarri dute, egindako mendien zerrendak, elkartean aurkeztu behar direla. Mendiak 2022ko maiatzetik, 2023ko apirilera bitartean igotakoak izan behar dute.  Zerrendak aurkezteko oinarriak morkaiko.eus web orrian daude.

•Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak

•Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak