Anfibioak eta gaueko tximeletak ezagutzeko irteera antolatu dute apirilaren 21erako

Barren.eus 2023ko api. 3a, 14:51

"Gure natura ezagutzen" programako ekimen berri bat antolatu dute apirilaren 21erako: Gaueko tximeletak eta anfibioak ezagutzeko irteera.

Txori habiak jartzeko eta hegaztiak ezagutzeko egin zuten irteeraren ostean, gaueko tximelekak eta anfibioak gertutik ezagutzekoa egingo dute, "Gure natura ezagutzen" ekimenaren baitan. Morkaiko Mendizale Elkarteak, Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak elkarlanean antolatu dute ekimen hau, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

Irteera apirilaren 21ean izango bada ere, izen-ematea apirilaren 11n zabalduko dutela ohartarazi dute antolatzaileek, 10:00etan, hain justu ere. Izen ematea egiteko informazioa: HEMEN

Dan Lertxundi Manterola eta Ander Izagirre Egaña adituak izango dira tximeletak eta anfibioak ikusi eta hobeto ezagutzeko irteerako gidariak. 20:00etan elkartuko dira IMHko aparkalekuan.

2023 04 03 Anfibio gauekotximeletak irteera elgoibar kartela

∞Lotura duten albisteak: