Joan den urteko uztailean hasi zituzten Errotaberrin matxuratuta zeuden eskilara mekanikoak kendu eta leku berean igogailu publiko bat eraikitzeko lanak. Udalaren asmoa 2023ko martxorako amaituta izatea bazen ere, apirilaren bigarren hamabostaldirako egongo direla erabilgarri jakinarazi dute orain.
Igogailuak zortzi lagun garraiatzeko gaitasuna izango du, 630 kilora arteko mugarekin. Obra honek 457.322,78 euroko aurrekontua eduki du eta UTE Urdinberri Viuda de Sainz enpresak gauzatu du.