Gipuzkoako Hiru-txirlo Bola joko txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten, zapatuan, Soraluzeko San Andres auzoko bolatokian. Guztira 65 bolari aritu ziren lehian eta bolari elgoibartarrak maila oso onean aritu ziren oraingoan ere. San Andres taldeko Lander Odiaga markina-xemeindarra gailendu zen sei txirlo botata. Jabier Osoro elgoibartarra izan zen txapeldunorde, bost txirlo botata; eta, Garikoitz Rodriguez (Asola Berri) sailkatu zen hirugarren. San Migel taldeko Imanol Osoro eta Unai Loiola sailkatu ziren, hurrenez hurren, laugarren eta seigarren postuetan.
Eguneko sailkapena honela gelditu zen:
- Lander Odiaga (San Andres). 6 Txirlo.
- Javier Osoro (San Migel). 5 Txirlo.
- Garikoitz Rodriguez (Asolaberri). 5 Txirlo.
- Imanol Osoro (San Migel). 5 Txirlo.
- Bittor Astigarraga (Asolaberri). 4 Txirlo.
- Unai Loiola (San Migel). 4 Txirlo.
Lau jardunaldi jokatu ostean, Lander Odiaga dago lider sailkapen nagusian, 20 txirlorekin. Lau elgoibartar daude lehen hamar sailkatuen artean: Imanol Osoro (4. postuan), Jabier Osoro (7), Unai Loiola (8) eta Xabier Loiola (9). Bikotekako lehian ere nabarmentzen ari dira San Migel taldeko bolariak. Behin behineko sailkapen nagusian Xabier Loiolak eta Imanol Osorok osatutako bikotea dago lehen postuan eta Unai Loiolak eta Jabier Osorok osatutakoa bigarrengoan. Taldekako lehian Asola Berri taldeak eusten dio lehen postuari, 84 txirlorekin, eta San Migel A taldea dago bigarren postuan, 71 txirlorekin. San Andres A taldeak 54 ditu.
*Argazkiak plaentxia.eus
∞Lotura duten albisteak:
- Isana Gorosabel bolariak irabazi du Idotorbeko tiraldi historikoa (2023-04-03)
- Xabier Loiolak irabazi du Hiru Txirlo Bola Txapelketako bigarren jardunaldia (2023-03-21)
- Apirilaren 1ean eta ekainaren 3an jokatuko dituzte Elgoibarren Gipuzkoako Hiru-txirlo Bola joko txapelketako jardunaldiak (2023-03-15)