Maider Galarza ipuin kontalariak 'Ipuinetik mundura' izeneko bi saioa emango ditu gaur, 17:00etan eta 17:30ean, Gotzon Garate Udal Liburutegian. Haur Hezkuntzako 5. mailako umeeentzako saioak izango dira. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 943 743 525 edo 688 710 138 telefonoetan edota liburutegia@elgoibar.eus helbidean.
Mendaron ere izango dute ipuin kontalariez gozatzeko aukera. Batetik, Ixabel Millet (1958, Paris) ipuin kontalari, idazle eta hezitzaileak 4 eta 8 urte arteko umeentzako moduko ipuinak kontatuko ditu Mendaroko liburutegian, ostegun honetan (HEMEN informazio osoagoa)
Bestetik, Elssie Xalbadorrek ipuin kontaketa saioa egingo du Liburuaren Nazioarteko Egunean, domekan, apirilaren 23an, Mendaroko San Agustin aretoan. Arno Guraso elkarteak antolatu du saioa Udalaren laguntzarekin. 18:00etan hasiko da, debalde izango da eta euskaraz.