Ixabel Millet (1958, Paris) ipuin kontalari, idazle eta hezitzaileak 4 eta 8 urte arteko umeentzako moduko ipuinak kontatuko ditu Mendaron, liburutegian, ostegun honetan. 17:45ean hasiko da saioa.
Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu du saioa Mendaroko Udal Liburutegiak. Milletek Historia ikasi zuen Parisen, eta 21 urterekin etorri zen Euskal Herrira. Euskal mitologia, ipuin klasikoak eta berak asmatutakoak ditu lan tresna. Hezkuntzan ere aritzen da, eta irakasleak formatzeko ikastaroak ematen ditu.