Antolatzaileek azaldu dutenez, garai honetarako ohikoa ez den lehortearen eraginez, "sasoi honetan normalean ikusten diren baino anfibio espezie gutxiago" ikusi ahal izan zituzten. Uste zituztenak baino gutxiago izan arren, lortu zuten anfibio banaka batzuk ikustea Maripotzun, Madariaga auzotik gora dagoen potzuan. Aldiz, gaueko tximeleta espezie ugari ikusteko aukera izan zuten, horiek erakartzeko ipini zuten argiari esker. Dan Lertxundik eta Ander Izagirrek egin zituzten irteeran gidari lanak eta beraiek eman zituzten anfibioei eta tximeletei buruzko azalpenak.
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak elkarlanean -Udalaren laguntzarekin- antolatu duten "Gure natura ezagutzen" programaren barruan antolatu zuten anfibioak eta gaueko tximeletak ezagutzeko irteera. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bi gidariei eta Maripotzuko etxekoei, aterpea lagatzeagatik.
Argazkiak: Elgoibarko Baso Biziak.
∞Lotura duten albisteak: