Anbulatorioan etengabeko arreta ezar dezatela eskatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute

Barren.eus 2023ko api. 27a, 18:30

Plataforma sortu zutenetik bi urte igaro direla-eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Elgoibarko 24/7 Plataformak. Horietako bat izan zen eguaztenean Kalebarren plazan egin zuten elkarretaratzea.

Beste behin ere, anbulatorioa aste osoan 24 orduz zabaltzea eskatu zuten. Maiatzaren 4rako eta 11rako ere iragarri dituzte ekitaldiak. Bi egun horietan informazio panelak jarri eta diptikoak banatuko dituzte Kalebarren plazan (11:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:00etara). EAJ-k erabilera politikoa egitea egotzi dio plataformari Elkarretaratze horren aurretik Elgoibarko EAJk prentsaurrekoa eman zuen Batzokian kiroldegiko langileen greba eta anbulatorioaren gaia hizpide hartuta.

Era berean, Udalbatzarraren osoko bilkurara ere eraman zuten gaia, mozio bidez. EH Bilduk aurkeztutako testuak aldeko zazpi boto jaso zituen eta kontrako zortzi, eta hortaz, ez zuten onartu. Aldiz, EAJk aurkeztutako testuak aldeko zortzi boto eta zazpi abstentzio jaso zituen

Mozioen gaineko eztabaida eta alderdiek emaniko azalpenak eta iritziak plenoa jasotzen duen bideoan ikus-entzun daitezke.

2023 04 26 anbulatorioa elkaretaratzea 24 7 plataformak panora

2023 04 26 anbulatorioa elkaretaratzea 24 7 plataformak gaurgeroa

2023 04 26 anbulatorioa elkaretaratzea 24 7 plataformak gaurgeroa 1

Argazkiak: Elgoibarko 24/7 Plataforma