Batetik, salda eta txorizoa partekatu zituzten mendira bertaratu zirenekin; bestetik, mendigainean eolikoak ipintzearekiko kontrakotasuna plazaratu zuten Karakate Bizirik plataformaren eskutik. Izan ere, Karakaten egin nahi duten zentral eolikoak Irukurutzetako eremua ere "mehatxatzen" duela-eta, aurtengo Irukurutzeta Egunean parte hartzea erabaki zuten Elgoibarko zein Soraluzeko Karakate Bizirik plataformek, Karakate "bizirik" eta "mendiak aske" nahi dituztela aldarrikatzeko.
Argazkiak: Mikel Valero.