Barikuko familia-erromeria, bertan behera

Barren.eus 2023ko mai. 11a, 17:36

Eguraldi iragarpena medio, antolatzaileek jakinarazi dute ez dutela egingo barikurako Azkueko berdegunean egitekoak ziren "erromeria familian" ekimena.

Iaz egin zuten estreinakoz Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak, Udal ludotekak eta Atxutxiamaikak -Udalaren laguntzaz- elkarlanean antolatutako famili-erromeria, eta jende ugari batu zen Azkueko berdegunera. Bigarrengoa barikuan ziren egitekoak, baina eguraldi iragarpenak euria ematen duela-eta, bertan behera lagatzea erabaki dute antolatzaileek.