Sinadura kanpainarekin bat egin duten herritarrei eskerrak eman dizkiete Altzolan tren geltokia bai plataformakoek

Barren.eus 2023ko mai. 16a, 09:21

Albiste horrek dio euskal trenbide sareko geltokietan sorospeneko 48 totem eta 28 kamera hornitzeko eta instalatzeko obra lizitaziora atera dutela, nasarik apartatuenetan edo bidaiariek gutxien erabiltzen dituztenetan batez ere emakumeen segurtasuna hobetzeko. Kontrataziorako oinarrizko aurrekontua 272.000 eurokoa dela zehaztu dute, eta instalatzeko epea zortzi hilabetekoa. Altzola ez da ageri zerrendan, eta plataformatik salatu dute erakunde publikoek, Eusko Jaurlaritzak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Euskotrenek, ETSk eta Elgoibarko Udalak, "ezer ez eginda", apropos eskastu dutela Altzolako zerbitzua, erabilera faltagatik geltokia eraiki beharrik ez dagoela justifikatzeko.
 

∞Lotura duten albisteak: