Bailarako lau gaztandegik hartuko dute parte Mendaroko gazta azokan

Barren.eus 2023ko mai. 18a, 14:47

Gazta azoka antolatu du Mendaroko Udalak domekarako, eta Deba bailarako lau gaztandegik hartuko dute parte Herriko enparantzan egingo duten azokan.

Honako hauek dira parte hartuko duten lau gaztandegiak: Mausitxa ardi gazta (Elgoibar), Egotza ahuntz gazta (Soraluze), Axeleku behi gazta (Mallabia) eta Goienetxe ardi gazta (Mutriku). Herriko enparantzan egingo dute, 11:00etatik 14:00etara.

Gaztaz gain, Mendaroko bi sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera ere egongo da: Etarte eta Ospas.