Aurrez Mendaroko alkategaiek egin zuten moduan, Elgoibarkoek ere erantzun dituzte herritarrek eginiko galderak. Bost alderdik aurkeztu dituzte alkatetzarako zerrendak Elgoibarren: Maialen Gurrutxaga (EAJ), Aitziber Aranberri (EH Bildu), Ariana Nogales (PSE-EE), Evaristo Rodriguez (Ahal Dugu Podemos) eta Aranzazu Contreras Cordero (PP). Alderdi Popularretik ez digute biderik eman alkategaiarekin zuzenean egoteko. Gainerako lau zerrendaburuek herritarren galderei emandako erantzunak topatuko dituzue honako lau bideoetan:
Hona BARRENEK Elgoibaro alkategaiei eginiko ekarrizketak ere:
- Maialen Gurrutxaga: “Herritarrei konfiantza eskatzen diegu, aurrerantzean ere esandakoa beteko dugulako”
- Aitziber Aranberri: “Elgoibarrek hobetzeko aukerak dituela sinisten dudalako onartu nuen alkategai izateko proposamena”
- Ariana Nogales: “Nagusiki nahi dut gazteak Eibarrera, Ermura edo Donostiara ez joatea etorkizun hobea izateko”
- Evaristo Rodriguez: “Herri berdeagoa, jasangarriagoa, eta jendearen beharrei erantzungo diena egin nahi dugu Elgoibar"