Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak antolatutako umeen danborradak bereganatu ditu eguerdi partean herritarren begiradak. 200 bat ume eta gaztetxo irten dira, sukaldari, soldadu edo inude jantzita, eta herriko kaleak zeharkatu dituzte, musika banda gaztearen erritmora. Danborradako ohiko doinuak joz egin dute kalejira.
Arratsaldean erraldoi eta buruhandiak irtengo dira, eta horrekin bukatuko dira asteburuko ospakizunak.
∞Lotura duten albisteak:
- Danborradak giro onean jarri zituen Trinitate jaiak gauez (2023-06-04)
- Armazio baserriak irabazi du Trinitateetako sagardo lehiaketa (2023-06-03)
- Trinitate festak hemen dira (2023-06-02)