Danborradak giro onean jarri zituen Trinitate jaiak gauez

Barren.eus 2023ko eka. 4a, 10:23

Atabal elkarteak antolatuta danborradan 270 lagunek hartu dute parte aurten. Kalebarren plazan abiatu eta San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena abiatu ostean, Kalegoen plazan egin zuten guztiek bat bandarekin. Han aritu ziren danborradako makina bat pieza eskainiz bertaratu ziren herritarrei eta dantzarik ere ez zen falta. Udaletxean banderak ere izan ziren dantzan eta kainoi eta eskopeta hotsak ere entzun ziren.

Gauerdian generalak kalesan eserita herriko kaleetan behera denak batera Maalara arteko bidea egin zuten, atzeko aldean, desfilea ixten, burdintzian sukaldatzen zeudenak lanean zirela.  Maalan atseden hartu zuten berriz ere indartsu egon eta jotzeko. Giro onean berriz ere soinuz jantzi zituzten herriko kaleak.

 

2023 06 03 nagusien danborrada elgoibar trinitateak BARREN plaza

2023 06 03 nagusien danborrada elgoibar trinitateak BARREN 1

2023 06 03 nagusien danborrada elgoibar trinitateak BARREN maala

 

∞Lotura duten albisteak: