Mendaroarrek trinitate ermitaren inguruan ospatu dute Trinitate Txiki Eguna

Barren.eus 2023ko eka. 5a, 14:01

Trinitate Txiki eguna ospatzen dihardute gaur Mendaron, Trinitate ermitaren inguruan.

Atzo amaitu ziren trinitateak Elgoibarren, baina Mendaron Trinitate Txiki Eguna ospatzeko ohitura dute astelehenean. Halaxe egin dute gaur ere. Eguraldia lagun, jende ugari elkartu da Trinitateko baselizaren bueltan. Meza ostean egin duten eskola-umeen bertso saioa izan da eguneko ekintza nagusia. Bertsoen ostean, Saioa Lizarralde eta Leando Esnaola trikitilarik girotu dute eguna trikiti doinuekin.

Joan den barikuan hasi zituzten trinitateak Mendaron, Bizi Poza Txarangaren kalejirarekin. Zapatuan ermita ondoan jaietako zuhaitza jasotzea izan zen ekintza bakarra eta domekan, Trinitate Egunean, herri kirolak eta musika izan ziren ekitaldi nagusiak, txistularien kalejirarekin, abesbatzaren eta musika eskolakoen saioekin eta trikitilarien emanaldiarekin.

 

2023 06 05 trinitate txiki eguna mendaro BARREN bertsoak 1

2023 06 05 trinitate txiki eguna mendaro BARREN bertsoak

2023 06 05 trinitate txiki eguna mendaro BARREN trikitilariak

2023 06 05 trinitate txiki eguna mendaro BARREN baselizaarkupe

 

∞Lotura duten albisteak: