Elgoibarren, Maltzaga parean, Behobia noranzkoan AP-1 eta AP-8 errepideen arteko lotuneko zubibidea ikuskatzeko lanak egin zituten oarain dela egun batzuk. Behin lanak amaituta, beharginen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko jarri zituzten euste hesiak kenduko dituzte. Hori dela eta, ostegunetik ostiralerako gauean –ekainaren 8tik 9ra–, lotura itxi egingo dute, 22:00etatik 06:00etara, 145,000 eta 146,500 kilometro puntuen artean, hain justu ere.
Aldunditik zehaztu dutenez, alternatiba gisa, AP-1etik Behobiarako noranzkoan doazen ibilgailuek Eibarreko irteeraraino jarraitu beharko dute, Bilbo noranzkoan eta AP-8 autobidea hartu berriro ordainleku berean, Behobiarako noranzkoan.