Domeka eta astelehen gauetan, maiatzaren 28 eta 29an, AP-8ko Loupagako zubibidearen euste-sistema konpontzeko lanak egingo dituzte, Elgoibarko Maltzagako lotunearen parean, 69,420 km-an. Aldunditik jakinarazi dute lanok eragina edukiko dutela zubibidearen azpitik igarotzen den N-634 errepidean. Hori dela-ta, segurtasun arrazoiengatik, Maltzagako biribilgunea eta Elgoibar artean errepidea itxita egongo da bi gauetan, 22:30etik 05:30era. Bitarte horretan AP-8 autobidea erabiltzeko gomendioa egin dute, Elgoibar eta Eibar artean.
AP-8ko Elgoibarko adarra itxita Bilborako noranzkoan
Hain zuzen ere, gaur itxita daude AP-8 autobideko Elgoibarrerako irteera-erreia eta Elgoibartik Bilborako sarbidea. Bidegik Elgoibarko AP-8ko adarreko goiko pasabideko dilatazio-junturak berrituko ditu, Bilborako noranzkoan 64,500 kilometro puntuan. Lan horien ondorioz daude itxita aipaturiko bidea eta sarbidea. 8:00etatik dago itxita eta hala jarrituko dute domekako 17:00etara arte. Bitarte horretan Eibarko 71 irteera eta sarrera erabiltzea gomendatu dute.