Azken ordukoa: Herriko Enparantzan izango da gaurko 'Gararock parkean' kontzertua

Barren.eus 2023ko eka. 30a, 09:23

Bart euri asko egin duela-eta, Azpilgoetako Santa Kuzkua parkea oso bustita dagoela esan dute Gararock jaialdiko arduradunek, eta ondorioz, Herriko Enparantzan egingo dute gaurko jaialdia, 19:00etatik aurrera. 

Egitarau berbera, baina lekualdaketa izan du gaurko Gararock parkean musika emanaldiak. Bart gaueko euritearen ondorioz Santa Kuzkua parkeko lurra oso bustia dago eta horrek muntaia elektrikoan izan dezakeen arriskuagatik erabaki dute gaur iluntzeko jaialdia Herriko Enparantzan egitea. 

Hiru talde arituko dira: Bikustik, Amorante eta The Brian Valeta Movement. Horrez gain, irailaren 23rako antolatu duten Gararock jaialdiaren aurkezpena ere egingo dute.