Azpilgoetako Santa Kuzkuako parkean izango da 'Gararock parkean' jaialdia, 19:00etan hasita, eta hiru talderen kontzertuak izango dira: Bikustik, Amorante eta The Brian Valeta Movement. Barikukoa, baina, irailaren 23rako Mendaron antolatu duten Gararock jaialdi handiaren atarikoa izatea nahi dute antolatzaileek eta aurreratu dute bertan jakinaraziko dutela irailekoaren kartela ere. Kartelaren diseinua Iñaki Ovejero diseinatzaile grafikoak egin du, Sinuöseren kartelak egin ohi dituen artista berberak.
Era berean, baina, Carlos Cebrian 'Cebri' laguna oroitzeko eguna ere izango dute Gararock parkeak hartuko duen jaialdia. 2020ko ekainaren 3an hil zen Cebrian, eta The Brian Valeta Movementen haren taldekide izan zirenek, Patxi Zabaletak eta Rafa Furnierrek, Cebri bizi zela egindako grabazioekin ondutako diskoa aurkeztuko dute. Diskoa bera eskuratzeko aukera ere izango da jaialdian.
Hona The Brian Valeta Movement taldeko kide Patxi Zabaletak BARREN astekariari emaniko elkarrizketa: